Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko azaroa 30, asteazkena

Aurasmaz egindako lana

Eguerdi on bloggeroak!

Hementxe nago berriz errealitate areagotuaren inguruan lan egiteko eta zuekin partekatzeko. Arestian aipatu nuen bezala, gaur Aurasma plataformarekin sortutako irudi digitala erakutsiko dizuet. Lehendabizi aipatu behar dut zailago eta konlexuago iruditu egin zaidala Aurasmarekin lan egitea, LayAR aplikazioarekin baino. Beharbada, hizkuntza dela kausa izan daiteke, izan ere, soilik ingelesez eskaintzen dira zerbitzuak Aurasman.

Horretaz aparte, horren funtzionamendua ulertzea ere zailagoa iruditu egin zait, baina behin hori ulertuta, Layarrekin konparatuz, badirudi gauza konlexuagoak egiteko balio duela. Hala ere, nire kasuan gauza xume batzuk egin nahi nituenez, aurrekoak askoz baliagarria suertatu zait.

Bestalde, gaia dela eta, gustoko nuen gai baten inguruan egitea erabaki nuen, beraz, futbolari buruzko Aurasma bat sortu egin dut. Irudi horretatik pare bat bideo ateratzen dira non futbolaren esparru ezberdinak arakatzen diren. Zer esanik ez dago futbol zalea baldin bazara bideo hauek gustatuko litzaizukeela, koloreak alde batera utziz. Afganistanen bizi den gazte baten istorioa kontatzen da, zeinek Bilbora bidaiatu egin zuen, soilik haren bihotzezko taldea ezagutzeko. Istorioa bera harritzen nau, baina harrigarriagoa da hemen eman genion harrera, bai Bilbotar guztiok, bai San Mamesen partida ikusten zeuden guztiok, baita Athletico jokalariek ere. 

Benetan harro eta pozik egoteko istorio bat da berak ez du inoiz ere ahaztuko egun hori, izan ere, gazte baten bizitza erabat aldatu egin genuen egun hartan. Beno gehiago ez luzatzeko egindako lana hau da:




Irudi horretara eramaten zaizuen QRa hurrengoa da:


Amai dezadan esanez, sarritan arazoak izan ditudala irudi horrek errealitate areagotuarekin ikusteko, ez da Aura txarto dagoela, zeren eta batzuetan arazorik gabe ikustea lortu egin baitut. Ziurrenik, bai mugikorra edo aplikazioaren arazoa izango da. Hala ere, espero dut zuek ederto ikuseta bestela, hemen utziko dizueta jarri ditudan bideoen hiperestekak.

  • Aurretik komentatu egin dudan gazte afganistarraren istorioaren bideoa:


  • Futbola bakarrik baloi baten atzetik korrika egitea diotenentzarako bideo motibagarri bat:


Eskerrik asko irakurtzeagatik lagunak, ikusiko gara laister!!