Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko urria 28, ostirala

MOOC: Hirugarren moduluaren hausnarketa



Eguerdion lagunok!

Aste honetan aurreko astearen bidea hartu eta jarraitu egin dugu, hala ere, orain irakaslerian zentratu beharrean, ikasle bezala ikastaro hauek burutuz aurki ditzakegun zailtasunak, erraztasunak, abantailak, etab. aztertzen dira. Gainera, modulu guztian zehar, PLE «Personal Learning Environment» edo «ikasketa ingurune pertsonala» deritzon adierazpenean zentratu egin gara.

Hasteko, PLE bat zer den aztertu egin dugu; egia esanda, hainbat adituek eman dituzten definizioak ikusi egin ditugu, beraz, nire definizio pertsonala osatzen saiatuko naiz. Modu honetan, PLE bat era kolaboratibo batean ezagutzak eraikitzeko modua bezala ikusten dudala adierazi behar dut. PLE honek baliabide ugari eskaintzen ditu, ikasleek haien ikaskuntza prozesuak erregulatu ditzaten, haien helburuak zehaztuz, edukien jorraketa, etab. Baliabide horien artean, wikiak, blogak, markadore sozialak, sare sozialak, aplikazioak, etab. Bereizi beharko genituzke.

Definizio orokor bat osatuta, ikasteko modu honek eskaintze dituen abantailak eta desabantailen inguruan bideo interesgarri bat ikusi egin dugu. Ildo honetatik, esan beharra dago ikasleek desabantailak baino, abantail gehiago aurkitzen dituztela PLE hauekin lan egiten dutenean, izan ere, ikasleek aztertu edo ikasi nahi duen gaiaren arabera, aukeratu egiten ditu zer gaitasun lortu nahi dituen, zer helburuetaraino heldu nahi diren edota zer baliabide edo erremintaz baliatuko diren prozesua gainditzeko. Horrek, ezbairik gabe ikasleriaren motibazioa eta ikasteko grina pizteaz aparte, ikaskuntza hori zeharo arrakastatsua izango dela bermatzen du.



Amai dezadan esanez, MOOC honi esker gauza ugari ezagutu eta ikasten ari naizela, baina horretaz aparte, nire etorkizunean erreminta guzti hauek erabiliko ditudala ziur nago, beraz, ikasten jarraitzeko irrikitan nago. Hurrengo astera arte lagunok!!

2016(e)ko urria 21, ostirala

MOOC: Bigarren moduluaren gogoeta



MOOC: Bigarren moduluren gogoeta:

Kaixo lagunak!!

Bigarren modulu honetan, MOOC-en inguruan ezagutza orokor bat lortzeko balio diren ezaugarriak aztertu egin dira, baina betiere irakasleen lekutatik hitz eginda. Modu honetan, aztertu egin da zer den MOOC bat, hau da, on-line, dohakoa eta edonorentzat irekia dagoen ikastaroa.
https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cb/MOOC_poster_mathplourde.jpg/290px-MOOC_poster_mathplourde.jpg

Horrez gain, eskaintzen diren MOOC guztiak berdinak ez direla ere ikasi egin dugu, izan ere, hiru MOOC mota daudela esan behar dugu, alde batetik, cMOOC ditugu, eredu konektibista jarraitzen dutenak, sare sozialen erabileran oinarria jarriz. Beste aldetik, xMOOC deritzon ikastaroak ere aztertu egin ditugu, hauek ezagutza oinarritzen dute zeregin edota edukietan, beraz, eredu konduktistago bat jarraitzen dutela adierazi behar dugu.

Resultado de imagen de mooc
Azkenik, badugu MOOC berezi batzuen adibide zehatz batzuk, zeinek MOOC hibridoak bezala ezagutzen diren,  izan ere, aurreko bien ezaugarriak konbinatzen dituzte. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateak mota honen MOOC bat eskaini zuen duela urte batzuk.


Horretaz aparte, Internetan zehar MOOC ezberdinak eskaintzen dituzten plataforma nmagusienetariko batzuk ezagutu egin dugu, Coursera, Udem, Edx eta Miriada X, jadanik ezagutzen genuena. Gainera, Europa mailan zenbat MOOC ikastaro eskaintzen diren ere ikusi egin dugu, ikastaro horien ehuneko garrantzitsu bat Espainiako herrialdeak eskaintzen ditu.

Modulo honen zehar jorratu dugun teoria alde batera utziz, burutu dugun zereginean zentratuko gara. Modulu honetan zeregina gisa, ikastaro hauek eskaintzen dituzten plataformak arakatu eta mota bakoitzeko MOOC bana aukeratu behar genuen, horietako ezaugarri bat aipatuz. Hona hemen zeregin honetan egin nuen lana:

Búsqueda y análisis de cursos MOOC.

En esta segunda actividad del curso, después de haber visto lo que son los MOOCs, los diferentes tipos de MOOCs que existen y que plataformas web son las que ofertan todos estos cursos, tenemos que buscar y analizar tres cursos MOOC, uno de cada tipo, para ser exactos.

Aun así, antes de empezar a elegir cursos MOOC, me parece interesante empezar la actividad con la definición de un MOOC, ya que si vamos a estar hablando sobre ellos, es muy necesario tener claro lo que significan. Por ello, antes de nada quería subrayar que los cursos MOOC, como bien indica su acrónimo, son cursos que se imparten de una forma Online, son cursos totalmente abiertos para cualquier alumnado y además son gratuitos. Todos los MOOCs deben de cumplir estas tres características tan básicas.

Una vez definido lo que es un MOOC, también me gustaría comentar los diferentes tipo de MOOC que existen. Podemos diferenciar dos grandes grupos, por un lado, tenemos los cMOOCs y por el otro lado, los xMOOCs. Para diferenciarlos voy a utilizar una tabla:



Aparte de estos dos grandes grupos, también tenemos que mencionar los MOOCs híbridos, que combinan las características de estos dos anteriores. Además, estos MOOCs híbridos se suelen centrar en  la colaboración de los usuarios mediante las redes sociales. Como ejemplo, la Universidad del País Vasco ofertó un MOOC hibrido en la plataforma MetaUniversidad.

Una vez comentado la definición y los tipos de MOOCs que existen, vamos a sumergirnos en las diferentes plataformas que ofertan cursos MOOC por todo el mundo, como EDX, MiriadaX o Coursera, para poner un ejemplo de cada tipo de MOOC.

     cMOOC: He encontrado un curso MOOC que pertenece a este grupo, ya que, es un MOOC conectivista, que se basa en el uso de las redes sociales. Este curso lo he encontrado en la plataforma Coursera, y lo oferta una Universidad de Mexico. Se llama “Desarrollo de aplicaciones moviles con Androird”, y aquí os dejo el link: https://es.coursera.org/specializations/programacion-android

     xMOOC: En cuanto a los xMOOC, que son los MOOCs que son mas conductistas, que se basan en los contenidos y las tareas, he encontrado uno en la plataforma edX, que me parece muy apropiado, aunque está en Inglés, “Writing Exams for Science and Engineering Courses”. Link: https://www.edx.org/course/writing-exams-science-engineering-ieeex-mcexam01x

     MOOC hibrido: como MOOC hibrido, o combinación entre el cMOOC y el xMOOC, he elegido un curso de la plataforma MiriadaX, que oferta la Universidad Politécnica de Madrid, llamado “Aplicaciones de las redes sociales a la enseñanza: Comunidades virtuales”. En el siguiente enlace os dejo el curso: https://miriadax.net/web/aplicacion-de-las-redes-sociales-a-la-ensenanza-comunidades-virtuales-4-edicion-

Erlantz Marin

2016(e)ko urria 14, ostirala

MOOC - Lehenengo modulua

MOOC – Lehenengo modulua Gogoeta

MOOC honen lehenengo modulua, “Nuevos escenarios en tecnologia y aprendizaje” deritzona, kontzeptu orokor batzuk jorratzen ditu, Web 2.0, e-learning eta  b-learning, besteak beste. 

Horretarako, lau bideo eskaintzen dira, non Web 2.0 zer den azaltzen den, hau da, web 1.0 tik 2.0ra igaro egin garela azken urteotan, izan ere, lehen, Internet edo web orrialdeak soilik irakurtzeko balio ziren eta bakarrik moldatu zitzaketen dokumentu horiek giza talde mugatu batek, adituez osaturikoa, hain zuzen ere. Gaur egun, ostera, joera horrekin amaitu egin dugu, zeren eta edonork argitaratu dezake nahi duena Interneten, besteek irakurri ditzaten eta zure materiala ahal den neurrian erabil ditzaten. Beraz, orain Internet askoz malguagoa da eta erabiltzaile guztion arteko interakzioa eta kolaborazioa sustatzen duela ziurtatu dezakegu.

Horretaz aparte,  e-learning eta b-learning –en inguruan ere bideo pare bat eskaintzen dira modulu honetan. Aipaturiko bideo hauei esker, kontzeptu bi horien esanahia ezagutzeaz aparte, hainbat kritika ere entzun ditugu, zeinak hausnartzeko aukera eman didatenak. 

Ezagutu dugun moduan, e-learning-en terminoak Interneten bidez urrutiko hezkuntzari deitzeko balio du, guztiz birtualizaturik dagoen hezkuntza da, non ikasleek aukera duten irakasgaien edukiekin harremanak ezartzeko plataforma edo erreminta ezberdinen bitartez, hala nola, korreo elektronikoa, foroak, sare sozialak edota bestelako plataforma ezberdinak.

Beste alde batetik, b-learning-en inguruan ere arakatu egin dugu, hau da, aurreko terminoarekin antzak izan arren, ikaskuntza semipresentziala da, beraz, ezberdintasun nabaria dutela bien artean esan behar dugu. Kasu honetan, ikaskuntza birtuala, presentzialarekin konbinatzen da, ikaskuntza osoa lortzeko. 

Behin kontzeptu guzti hauek ulertuta eta barneratuta, modulu honetan burutu dugun jardueraren inguruan arituko gara. Egia esanez, nahiz eta MOOC-aren hasieran egon lan gogorra eta potoloa egin dugula pentsatzen dut.  Izan ere, teoria ikusita, sortu behar genuen jarduera berritzaileren bat, hona hemen nik proposaturiko jarduera:

P2P aktibitatea – Jarduera didaktiko berritzaileen diseinua.

Lehenengo moduluaren aktibitatea jarduera didaktiko berritzaile bat proposatzea izan da, beraz, IKT-ak izango dira planteatuko dugun jardueraren ardatza. Lehendabizi, interesekoa den gai edo topiko bat aukeratu behar genuen eta nik nahiko argi neukan, Matematikako irakaskuntzaren esparruarekin erlazionaturikoa. 

Ildo horretatik, gogoratu nintzen nire esperientziaz Lehen Hezkuntzako garaian, izan ere, oso latza eta gogorra iruditu zitzaidan biderkatzeko taulak ikastea eta betidanik pentsatu egin dut, irakatsi zigun modua ez zela batere aproposa, ziurrenik, metodo erakargarriago eta dinamikoago bat proposatzen baldin badugu, irakaskuntza guztiz ere arrakastatsua izango litzateke. Horren inguruan joango da nire proposamena, era dinamiko batez eta IKT ak erabiliz, biderkatzeko taulak ezagutu, ikasi eta testuinguru ezberdinetan aplikatuko dituzte.


Modu honetan, Bloom-en Taxonomia Berriztatuan oinarrituz, proposamen didaktiko honekin lortu nahi dudan hiru helburu zehatzak finkatuko ditut:  


•    Biderkatzeko prozesua eta taulak ezagutzea eta gogoratzea.
•    Biderkadura batean zer egiten den ulertzea.
•    Biderkaduraren kontzeptua eguneroko bizitzan suertatu daitezkeen testuinguru ezberdinetan aplikatzeko gai izatea.

Metodologiari dagokionez, Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklorako bideratuta dagoen proposamena dela esan behar dugu, eta honen aurretik, biderkatzeko taulak ez dituztenez ikusi, Pedagogiaren gurpila dela eta, Redefinizioa deritzona taldean sartuko gara, izan ere, jarduera guztiz berria da ikasleentzat.

Beste alde batetik, jarduera hau aurrera eramateko klasean burutuko ditugun ekintzak oso ezberdinak izango dira. Lehenik eta behin, biderkatzeko prozesua zertan datza eta zer egiten den ezagutuko dute, horretarako pare bat bideo erabiliko ditugu:

Behin biderkatzearen esanahia eta prozesua ezagututa eta ulertuta, biderkatzeko taulak ikusiko dituzte, baina ez dituzte buruz ikasiko, metodo tradizionalak onartzen duten bezala, guk beste metodo bat erabiliko dugu non modu inkontziente baten biderkatzeko taulak barneratzen joango dira. Egunero gelara ailegatzeko egiten duten ibilbidean zehar, hau da, korridoreetan edota eskaileretan biderkatzeko taulak kartulinetan idatzita kolokatuko ditugu, horrela egunero ikusiz, ia konturatu gabe ikaskuntza suertatuko da.


Ikastetxearen paretetan biderkatzeko taulak zintzilikaturik izanda, aste batzuk utziko diegu ikasleei taula horiek barneratzen joateko modu inkontziente batean. Prozesu hori guk erregulatuko eta kontrolatuko dugu, izan ere, egunero gelan dagoen arbela digitalean biderkadura sinpleak jarriko ditugu, ikasleok burutu ditzaten. Modu honetan, ikusi dezakegu ikasle guztien maila eta guztiok maila nahikoa lortu dutenean, hurrengo ekintzetara pasatuko dugu, aplikazio ezberdinak egitera, hain zuzen.

Horretarako, Google-en dauden plataforma ezberdinak erabiliko ditugu, ikasleek haien ezagutzak modu ludiko batean praktikan jartzeko. Nahiz eta Interneten zehar esparru honetako jokoak eta aplikazio ugari egon, horietako bi aztertuko ditut, hauek interesgrrienak iruditu zaizkidalako:

Lehenengoa Educacion 3.0 weborrian aurkitu egin nuen eta oso aproposa iruditu zitzaidan biderkatzen ikasten hasteko, egia esanez, ez dut baliorik ikusten hau erabiltzea biderkatzen irakasteko umeei, baina klasean ematen ari diren azalpenak osatzeko erabat egokia ikusten dut. Unitate didaktiko honek, “Multiplicar es divino” deiturikoa, komikietako istorio bat balitz bezala, biderkatzeko taulak, modu ludiko interaktibo eta erraz baten irakasten ditu.



Hona hemen aurreko aplikazioaren helbidea:
http://www.multiplicaresdivino.com.ar/juegos/

Beste alde batetik, aurkezpena edo sarrera alde batera utziz, benetan biderketak erabiliz joko ezberdinak burutuko dituzte, horietako askok oso funtzionamendu erraza dute baina modu berean, oso arrakastatsuak izaten dira nahi ditugun helburuak lortzeko. Adibide gisa, kotxe batzuen lasterketa bat simulatzen duen joko interaktiboa aurkitu nuen. Are gehiago, lau jokalari onartzen zituenez, lau kideetako taldeak osatzeko aukera aproposa eskaintzen du. Jokoaren mamia oso erraza da, lau kotxeen arteko lasterketa da eta jokalari bakoitzak biderketa erraz bat burutzeko denbora tarte murriztu bat izango du, ondo erantzutekotan, kotxea mugituko da, baina erantzuna okerra bada edo denboratik at ematen badu, kotxea ez da batere mugituko. Modu honetara, irabazlea izango da lasterketaren distantzia lasterren egiten duena. Hona hemen jardueraren helbidea:

http://www.arcademics.com/games/grand-prix/grand-prix.html

Egilea: Erlantz Marin Flores.