Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko azaroa 28, astelehena

LayAR erremintaz egindakoa

Gabon teknologia zaleok!!

Resultado de imagen de friki teknologiko dibujoPixka bat berandu izan daiteke post bat jartzeko, baina inoiz ez da berandu teknologiari buruz hitz egiteko, hori dela eta hitzeman nizuen bezala, hemen nago Errealitate areagotuko produktuak sortzeko erremintegaz egindako lanak zuei erakusteko. 

Lehenengo post honetan, soilik Layar plataforma erabiliz egindakoa erakutsiko dizuet. Hasteko, esan ebhar dut oso erraza eta egokia iruditu egin zaidala plataforma honek eskaintzen duena, egia esanez, edonok Errealitate areagotuaren inguruan ezer ez dakiena ere, produktu egoki bat lortu dezake LayAR erabiliz. Oso gauza xume eta sinpleak egiteko balio du, gauza sofistikatuagoak lortu nahi baldin bagenu, dirua ordaindu beharko genuke, beraz, doakoa izateko plataforma bikaina dela ziurtatu behar dut.

Plataformaren erabilera baino, zalantza gehiago zian nituen zeren inguruan burutzea nire lana idea polit bat izan nuen arte. Unibertsitateko beste irakasgai batean, umeen ikaskuntzan jolasek zituzten garrantziaz hitz egin genuen eta berehala nire burmuina piztu eta horren inguruan arakatzea erabaki egin nuen eta bide batez, aurkitutakoa errealitate areagotuko irudi batekin erakustea ere.

Gauzak horrela, "Jolasak hezkuntzan" deritzon lana sortu egin dut, hona hemen irudi hori:



Begi bistan egia da irudi sinple bat badela, baina Android batean LayAR aplikazioa jaistean eta iruditik pasatzean errealitate areagotuaren munduan murgildu egin zaitezkete. Gozatu ahalik eta gehien eta animatu plataforma hauek erabiltzera eta halako gauza politak sortzera!

Joan baino lehen eta klasean ikusi egin dugunari erreparatuz, QR kode bat sortuko dut irudi hori gordetzen duena, horrela QRren mundu horretan ere sartu egingo gara. Hona hemen QRa (QRak irakurtzen dituen edozein aplikazioarekin ikus dezakezue):



Hurrengoan Aurasmarekin egindakoa azalduko dizuet! Laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina