Aspaldiko neska-mutilak!
Orain dela asko ez gara kontaktuan jartzen blogaren bitartez, egia esanez, ez dut postik jarri baina horrek ez du esan nahi teknologien mundu honen azterketari eta arakatzeari utzi egin diodala, kontrakoa baizik. Balabide eta erreminta teknologikoekin egin ditzakegun ekintza asko ikusi ditugu baina enfasia, zalantzarik gabe, "Errealitate areagotua" deritzon kontzeptuan jarri egin dugu.
Orain dela asko ez gara kontaktuan jartzen blogaren bitartez, egia esanez, ez dut postik jarri baina horrek ez du esan nahi teknologien mundu honen azterketari eta arakatzeari utzi egin diodala, kontrakoa baizik. Balabide eta erreminta teknologikoekin egin ditzakegun ekintza asko ikusi ditugu baina enfasia, zalantzarik gabe, "Errealitate areagotua" deritzon kontzeptuan jarri egin dugu.
Aste hauetan burutuko dugun lanean, errealitate handituko produktuak sortuko ditugu "educacion 3.0" webguneak
eskaintzen dituen bost errekurtso edo baliabideen bitartez. Ildo honetatik,
errealitate handituaren teknologia gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da Lehen
Hezkuntzako ziklo ezberdinetan, izan ere, ikasleen pertzepzioa, interakzioa eta
irakaskuntza ziurtatzen dituzten baliabideak dira. Are gehiago, irudi errealak
eta birtualak nahasteko aukera ematen dute baliabide hauek, horrela, informazio
aberatsa eskaintzeko.
Nahiz
eta bost aipatu eta horien azalpentxo bat eman behar, horietako bi aukeratu eta
horien ezaugarriak aztertuko ditut, horien funtzionamendua era egoki batean
ezagutu arte. Are gehiago, bi baliabide horiek erabiliz, errealitate handiko
produktu bi sortuko ditut. Jarraian, produktu horien QR bana egingo dut eta QR
horiek blogean itsatziko ditut.
Lehendabizi,
bost baliabide hori aztertuko ditut era azkar batean, idei nagusiarekin
geratzeko asmoz. Hasteko, “Aumentaty Author” deritzon baliabidea, soilik
Windows software duten ordenagailuentzako balio du, eta beste weborrialdeekin
egindako 3D ereduak ikusteko eta
partekatzeko aukera ematen du.
Bigarrenez,
“ARCrowd” baliabideak, azken asteetako lan edota artikulu interesgarrienak
eskaintzen ditu, klasean erabiltzeko moduan daudenak, hain zuzen ere. Gainera,
plataforma honek gure produktu propioak sortzeko aukera ematen digu eta
ondoren, sare sozial ezberdinetan partekatzeko aukera ere.
Honen
ostean, “ZooBurst” 3Dko liburuak sortzeko oso webgune interesgarria da, istorio
ezberdinak osatzeko beharrezkoak izan daitezkeen irudi ezberdinak ere
eskaintzen ditu, 10.000 orudi baino gehiago dituelako. Bestalde, dohako
zerbitzua da, baina lizentzia premium bat erosteko aukera ere dago.
“LayAR”
dela eta, errealitate handituaren produktuak sortzeko baliabide errazena eta
efizienteena iruditzen zait, izan ere, edozein material digitala (bideoak,
abestiak, argazkiak) elkartzeko aukera ematen du, soilik arrastatzeko
mugimendua eginez.
Azkenik,
“Aurasma” plataformak, bere izenak adierazten duen bezala, objektu edota leku
guztiek bere aura propioak dituzte, non jar ditzakegun nahi dugun beste
informazioa. Horrela irakasle bezala, inprimaturik dagoen material ezberdinari,
eduki digitalak atxikitzeko aukera ematen digu.
Behin
bost baliabideak azalduta, interesgarrienak iruitu zaizkidanak aukeratu behar
ditut, plataforma horiekin errealitate handituaren produktu bana sortzeko.
Guztiak aztertu ondoren, LayAR eta Aurasma plataformak erabiltzea erabaki egin
dut. Hurrengo post batean erakutsiko dizuet egindako lana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina