Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

MOOC: Hirugarren moduluaren hausnarketa



Eguerdion lagunok!

Aste honetan aurreko astearen bidea hartu eta jarraitu egin dugu, hala ere, orain irakaslerian zentratu beharrean, ikasle bezala ikastaro hauek burutuz aurki ditzakegun zailtasunak, erraztasunak, abantailak, etab. aztertzen dira. Gainera, modulu guztian zehar, PLE «Personal Learning Environment» edo «ikasketa ingurune pertsonala» deritzon adierazpenean zentratu egin gara.

Hasteko, PLE bat zer den aztertu egin dugu; egia esanda, hainbat adituek eman dituzten definizioak ikusi egin ditugu, beraz, nire definizio pertsonala osatzen saiatuko naiz. Modu honetan, PLE bat era kolaboratibo batean ezagutzak eraikitzeko modua bezala ikusten dudala adierazi behar dut. PLE honek baliabide ugari eskaintzen ditu, ikasleek haien ikaskuntza prozesuak erregulatu ditzaten, haien helburuak zehaztuz, edukien jorraketa, etab. Baliabide horien artean, wikiak, blogak, markadore sozialak, sare sozialak, aplikazioak, etab. Bereizi beharko genituzke.

Definizio orokor bat osatuta, ikasteko modu honek eskaintze dituen abantailak eta desabantailen inguruan bideo interesgarri bat ikusi egin dugu. Ildo honetatik, esan beharra dago ikasleek desabantailak baino, abantail gehiago aurkitzen dituztela PLE hauekin lan egiten dutenean, izan ere, ikasleek aztertu edo ikasi nahi duen gaiaren arabera, aukeratu egiten ditu zer gaitasun lortu nahi dituen, zer helburuetaraino heldu nahi diren edota zer baliabide edo erremintaz baliatuko diren prozesua gainditzeko. Horrek, ezbairik gabe ikasleriaren motibazioa eta ikasteko grina pizteaz aparte, ikaskuntza hori zeharo arrakastatsua izango dela bermatzen du.



Amai dezadan esanez, MOOC honi esker gauza ugari ezagutu eta ikasten ari naizela, baina horretaz aparte, nire etorkizunean erreminta guzti hauek erabiliko ditudala ziur nago, beraz, ikasten jarraitzeko irrikitan nago. Hurrengo astera arte lagunok!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina