Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

HIRUGARREN GOGOETA

 
Kaixooo!!






Modulu Astea zela eta, IKT-ko klaserik ez genuen izan pasaden astean, hori izan da hainbeste denbora idatzi barik egotearen arrazoia. Gauzak horrela, aste honetan zentratuko naiz, lehenik, astearteko klase magistralean, aurkezpenekin hasi ginen. Bi taldek aurkeztu zuten bere lana, hala ere, aurkezpenak sakonak izan ziren, saioaren ordu eta erdi osoa luzatu baitziren. 

Lehenengo aurkezpena IKT-k hezkuntzaren berrikuntzan izan duen eraginari buruzkoa izan zen, gaiaren aldetik interesgarria iruditu zitzaidanez, aditasunez jarraitu egin nuen aurkezpena. Besterik gabe, lan ona egin zutela pentsatzen dut. Beste aldetik, bigarren aurkezpenaren izenburuak “Internet eta Eskola” esaten duen moduan, eskolan Internet-aren erabilerak dituen abantailak eta izan ditzakeen arriskuei buruz hitz egin zuten. Aurkezpenaren ulermen egokia lortzeko, aurrekoan baino esfortzu gehiago egin behar izan nuen, izan ere, gaiaren inguruan interesa txikiagoa zen. Horrekin ez dut esan nahi nire ikaskideek ahozko diskurtso txarra egin zutenik, zeren eta ulermena errazteko teknika asko erabili zituzten, hala nola, azkeneko bideo hori.

Asteari jarraipena emateko asteazkeneko gela praktiko luze honetan egin duguna azalduko dut. Lehenik eta behin, premiazkoa eta oso baliogarria iruditu zait Karmelek eman digun azalpena, bibliografiak egiteko teknikak eta metodologiaren inguruan. Maila sinple batean bibliografiaren arauak ikasi ez ezik, egoera ezberdin edo konplexuetan zer egin behar den ere ikasi dut, adibidez, idazlea ez dakigunean edota liburu baten kapitulutik informazioa hartu dugunean, besteak beste. Azalpen hau ahalik eta lasterren behar nuen, iaztik egoki ulertu ez nuen kontzeptu bat baitzen.

Horrez gain, link eta markatzaileak gordetzeko “Delicious” plataforman erregistratu gara, aurretik ezagutzen ez nuen erreminta zen, hala ere, azkar ulertu dut haren erabilera eta oso baliogarria izango delakoan nago.

Horren ondorioz, “diigo” eta “connotea” deritzen plataformak ezagutu ditugu, markatzaile sozialak gure ordenagailuan soilik izan beharrean, sarean edukitzea ahalbidetzen dituzten plataformak, hain zuzen ere. Honetan erregistratzea oso prezipitatua iruditu zait, hala ere, etorkizunean baliogarriak izan daitezke.

Programak eta plataformak alde batera utziz, dokumentu batean oinarriturik, irakasleak Word programaren erabilera egokia azaldu egin digu, beti bezala eraginkorra izan da, izan ere, programak eskaintzen dituen aukera guztiak ikusi ditugu. Programaren erabilera menperatzen nuela pentsatzen nuen, baina saio honi esker Word programaren zabaltasuna eta erosotasunaz ohartu egin naiz.

Saioaren bigarren atalari dagokionez, musikak, ahotsak eta intonazioak bideo edo aurkezpen baten ulermenean izan dezaketen eraginean zentratu egin gara. Gauzak horrela, ahotsa eta irudien aldaketa guztiz proportzionala izan behar da, bideoaren sinesgarritasuna lortzeko. Hainbat adibideak ikusi ditugu baina bideo esanguratsuena Euskal Herriko nekazaritzaren ingurukoa izan da, ulermena errazten duten teknika asko erabiltzen dituelako. 

Amai dezadan esanez, saioak pasa ahala IKT-ren inguruan dudan jakin-mina handitzen dela, izan ere, gure bizitza profesionalean, gizarteak eskatzen duen moduan, ikasleei teknologien inguruzko ezagutza guzti hauek transmititzera beharturik gaude.  Transmisio hori egokia eta arrakastatsua izateko, irakatsi behar ditugun ezagutza guztiak erabat menperaturik izan behar ditugu, horregatik unibertsitatean ezinbestekoa da interesa eta lan egiteko gogoak erakustea.

Hurrengo astean berriz ikusiko gara. Ondo izan!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina